Ibarraundi museoa

Museoaren aurkezpena

1986. urtearen bueltan, Udaletxean bertan zegoen lokal batean, Eskoriatzako Museo Eskola sortu zen Luis Ezeiza Herri Eskolan historia arloa lantzeko proiektu osagarri bezala. Beranduago, Udalak Ibarraundi jauregia erosi zuen eta 2005. urtean, ordura arte Eskoriatzako Museo Eskola izandakoa Ibarraundi museoa izatera pasatu zen.

Zer ikusi Ibarraundin?

Ibarraundi jauregia XV. mende erdialdekoa dela uste da, Erdi Aro bukaerakoa, Galartza familiarena. Garai hartan jauregi edo dorretxe zela diote aurkitu diren lehenengo dokumentu idatziek. Edonola ere, azterketa arkeologikoen emaitzek XVI. mendekoa dela diote. Baliteke beraz, XV. mendean eraikitzen hastea eta XVI. ean bukatzea.
XVIII. mendetik XXI. mendera baserri moduan erabili zen, eta dorretxe eta baserri izate tarte horretan, jauregi izan zen.
Gaur egun , berriz, museoa da, eta etxearen jatorrizko izena mantentzen du; Ibarraundi.

  • Leintz Aretoa: Leintz Bailarari buruz jarduten den audiobisuala ikusteko aukera dago. Atxorrotxek eta Ibarraundik Erdi Arora garamatzate bailarako herrien sorrera azaltzeko, eta aldi berean, bertan bizi ziren leinuen arteko elkarbizitza eta gorabeheren berri emateko.
  • Historia erakusketa: Gela honetan historiaurrearen bilakaera erakusten da, Paleolitotik Burdin Arora arte. Ingurune hurbiletik abiatuta hainbat herri eta zibilizazioen historia ezagutzera eman nahi dira. Erakusketa honetan Eskoriatzako ikur diren Axtrokiko ontzien (Burdin Aroa), eta Atxorrotxeko gazteluaren (Erdi Aroa) berri ematen da.
  • Etnografia erakusketa: Areto honetan ikus daitezkeen elementuak Eskoriatzakoak dira eta txokotan (lihogintza, burdina, eskola, sukaldea, sinismenak…) antolatuta daude, eta helburua da bertako ohituren eta sinismenen berri ematea da.
  • Amoniteen erakusketa: 2016an erakusketa berria ireki dugu museoan. Bertan, mutrikun aurkitutako 70 bat amonite ikus daitezke, ikaragarri handiak eta Europa mailan erreferente direnak.

Bisita gidatuak

Aldez aurretik txanda hartuta eskola taldeei eta bestelako taldeei zuzendutako bisita gidatuak eskaintzen dira.

Tarifak

Zubiateko laba eta Ibarraundi museorako sarrera:

  • Helduak: 3€
  • Gazteak (7 urtera arte): doan
  • Gazteak (7 – 18 urte) : %50eko hobaria
  • 6 pertsonako edo gehiagoko taldea: %20ko hobaria
  • 65 urtetik gorakoak: %50eko hobaria
  • Agenda 21 programa barruko bisitak: doan
  • Eskola taldeak (16 urtetik beherakoak), herrikoak: doan. Gainerakoak: %50eko hobaria.

Ordutegia

  • Astelehenetik ostiralera: 9:00-14:00

Kontaktua

Ibarraundi museoa
Intxaurtxueta z/g
Tel/ Faxa: 943 71 54 53
ibarraundi@eskoriatza.eus