Zubiate labea

Zubiate_txikia2XIX. mendeko labe hau Kultur Intereseko ondasuntzat sailkatua du Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Autonomia Elkartean gaur egunera arte iritsi den zeramika labe bakarrenetakoa da, Gipuzkoan gorde den bakarra.Labearen inguruan eta barruan aurkitutako zeramika zatiak aztertu ostean, ondoriozta daiteke erabilera arrunteko zeramika ekoizten zela bertan: katiluak, platerak …

Gaur egun Bittoriano Larrañagaren etxeko buztinezko ontzien bilduma dago bertan.

Ordutegia

ABUZTUKO ORDUTEGIA

  • Abuztuaren 1etik 26ra ITXITA
  • Abuztuaren 29, 30 eta 31: 10:00 – 14:00

OHIKO ORDUTEGIA

  • Astelehenetik ostiralera: 9:00-14:00
  • Bisitatu nahi izanez gero, Ibarraundi museoan eskatu behar da hitzordua: 943 71 54 53 // ibarraundi@eskoriatza.eus

Tarifak

Zubiateko laba eta Ibarraundi museorako sarrera:

  • Helduak: 3€
  • Gazteak (7 urtera arte): doan
  • Gazteak (7 – 18 urte) : %50eko hobaria
  • 6 pertsonako edo gehiagoko taldea: %20ko hobaria
  • 65 urtetik gorakoak: %50eko hobaria
  • Agenda 21 programa barruko bisitak: doan
  • Eskola taldeak (16 urtetik beherakoak), herrikoak: doan. Gainerakoak: %50eko hobaria.

Kontaktua

 Informazioa