Udal jabetzako etxebizitzak errentan emateko kontratua. Intxaurtxueta auzoa 26 (2 esk.)

Lizitazioa

Kontratu mota: Ondasunak errentan ematea
Prozedura: Irekia
Izapidea: Arrunta
Kontratazio organoa: Alkatea
Espediente hasierako data: 2015-05-21
Boletineko argitaratze data: 2015-06-01
Kontratugilearen profileko argitaratze data: 2015-06-02
Iragarkiaren testua: https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2015/06/01/c1505117.pdf
Lizitazio aurrekontua: 3.1. Kontratuaren prezioa honela ezarriko da: Hileko gehienezko errenta: errentariaren hileko diru sarreren % 30a ondorengo irizpideen arabera haztatuta: Diru sarreren haztapena baldintza agiriko 6. baldintzako irizpideen arabera egingo da. 3.2.- Kontratuak URTE BETEKO (1) iraupena izango du. Hitzartutako epemuga iritsitakoan, eta Hiri-errentamenduei buruzko azaroaren 24ko 29/1994 Legeko 9. artikuluan ezarritakoaren arabera ( Ekainaren 4ko 4/2013 Legeak aldatutakoa), kontratua urtez urte luzatuko da errentamenduak HIRU (3) URTE egin arte, baldin eta errentariak berriztatzeko asmorik ez duela adierazten ez badio errentatzaileari kontratua edo horren luzapenetako bat amaitu baino gutxienez hogeita hamar egun lehenago.
Klausula administratiboak:

Plegua (.pdf 182.50K)

Eskaintzak aurkezteko azken eguna: 2015-07-02
Adjudikazio irizpideak:

Pleguaren 18. artikuluan jasotakoak.

Kontratistaren betekizun espezifikoak:
  • Adinez nagusia edo emantzipatua izatea.
  • Eskoriatzako udalean erroldatuta egotea, gutxienez, 2014ko abenduaren 31a baino lehen.
  • Etxebizitza eskatzaileen Eusko Jaurlaritzako erregistroan izena emanda egotea etxebizitza erosteko edo alokatzeko eskatzaile bezala.
  • Etxebizitza beharra egiaztatuta edukitzea eskatzailea honako egoeran egoteagatik: Bizikidetza-unitateko kide batek ere Euskal Autonomia Erkidegoan jabetzan etxebizitzarik ez edukitzea, ez jabetza soilik, ez lurrazal-eskubiderik edo usufrukturik.  Baldintza hori ez dute bete beharrik izango 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 9. artikuluan jasotako salbuespenetakoren batean daudenak. Agindu hori etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzkoa da, eta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuak eman zuen 2012ko urriaren 15ean.
  • Urteko diru sarrera haztatutak 3.000 eta 25.000 euro artekoak direla kreditatzea.

Diru-sarrera konputagarrien jasotzaile gisa bizikidetza-unitatea osatzen duten pertsona guztiak hartuko dira kontuan.
Diru sarrerak martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuan zehaztutako irizpideen arabera kalkulatu eta haztatuko dira. Dekretu hori babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitza eta lurzoru arloko finantza neurriei buruzkoa da.

Kontaktua: