Udalerri aktiboen II. Jardunaldiak Eskoriatzan izango dira
2015 / 09 / 03Munduko Osasun Erakundeak (OME) esan du jarduera fisikorik eza dela herrialde garatuetako gaixotasun kroniko garrantzitsuenak garatzen gehien laguntzen duen faktoreetako bat.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailak eta Osasun sailak jarduera fisikoa sustatzeko egitasmo estratagiko bat bultzatu dute, MUGIMENT izenekoa eta testuinguru horretan kokatzen da Eskoriatzan, Zaldibar antzokian, irailaren 24an gauzatuko den Debabarren-Debagoiena Udalerriko Aktiboen II. Jardunaldia.
Helburu nagusia sare lokalak sortzea da; toki-mailan jarduera fisikoa eta bizimodu osasuntsuak sustatzeko eta egoneko bizimoduari aurre egiteko; baita baliabideak optimizatu, sinergiak sortu eta aliantzak ezarri ere. Jardunaldiak, eszenatoki bat eskaintzen du eragile ezberdinak, esparru askotako langileak eta herritarrak elkartzeko eta beraien ezagupenak partekatzeko, iniziatiba eta proiektu berriak ezagutarazteko eta sentsibilizatzeko.
Iaz antolatu zen lehenengo jardunaldia Eibarren egin zen, bertan batez ere kirol teknikariak eta osasun-langileak (fisio, mediku, erizain…) elkartu ziren. Aurten, aurrerapausu bat eman nahi izan da eta komunitate osoa gonbidatu nahi da bertan parte-hartzera: gizarte zerbitzuak, hirigintza edota hezkuntza alorreko langileak, eta noski baita herritarrak ere, guztiak baitira talde lan komunitarioen oinarri.
Jardunaldia doakoa da, baina antolaketa lanak errazteko, izena ematea eskatzen da:
- Deitu 943 20 10 74 telefonora
- Edo idatzi: esk-eibar1@euskadi.eus
Informazio gehiagorako: