Kirol eskaintza indartzen Manuel Muñoz kiroldegian

2016 / 02 / 26

Erorikoak prebenitzeko taldea sortu da, spinning saio bakarra izatetik arratsaldetan bi izatera pasa gara, eta pilates hastapen ikastaroa ere martxan dago.

img012015-16 ikasturteak osasuntsu jarraitzen du Manuel Muñoz Kiroldegian kirol eskaintzari dagokionez. Iaz sortutako talde guztiak mantentzen dira eta zenbait kasutan talde berriak sortu dira:

  • Erorikoak prebenitzeko taldea, asteazkenetan, 10:30ean.
  • Spinninga astelehen eta asteazkenetan, 18:30ean, zena, bi talde izatera pasa da: 18:00etakoa eta 19:00etakoa.
  • Pilates hastapena egun martxan dauden taldeetan sartu ahal izateko bidea da. Astelehen-asteazkenetan, 16:00etatik 17:00etara, izena ematen dutenen ordutegira egokituta.

Oraindik ere plaza libre batzuk daude goizeko taldeetan: pilates, spinning, aquagym eta zumba. Arratsaldekoak, berriz, beteta daude: body tono, zumba, gazte ekintzak, igeriketa umeak eta helduak eta pilates; hala ere, horietan sartzeko aukerarik dagoen galdetu daiteke, izan ere, txandaka lan egiten duten batzuk aste batean goizeko taldera joaten dira, eta, hurrengoan, arratsaldekora.

Gogoratzen dizuegu Kiroldegiko abonatuentzat OSASUN Fitness zerbitzua dagoela astearte eta ostegunetan (10:30–11:30 eta 18:30–20:30). Zerbitzuaren eginkizunen artean dago bakoitzari zer nolako ariketa fisikoa egitea komeni zaion aholkatzea –aurrez bere osasun egoera aztertu ondoren- eta kiroldegiko aretotan dauden aparatuak egoki erabiltzen erakustea. Gainera, zerbitzu horri bultzada emateko, Eskoriatzako Osasun Zentroak eta Udaleko Gizarte eta Kirol zerbitzuek elkarlanean dihardute herritarrei “kirol errezeta medikoa” eskaintzeko, jendea osasun zentrotik fitness zerbitzura zuzenean bideratzearen aldeko apustua eginez.

Kirol ekintzetarako zein kiroldegiko abonatu izateko kiroldegian eman daiteke izena edo, nahi izanez gero, webgune honetatik izena emate orria jaitsi, bete eta helbide elektroniko honetara bidali: kiroldegia@eskoriatza.eus

Kirol zerbitzuaren helburua Eskoriatzako herritarrak aktiboak izateko bideak erraztea da, betiere, OMEk ezarritako jarraibideak kontuan harturik: denbora librean jarduera fisikoa egitea, joan-etorriak ariketa fisikoa egiteko baliatzea, lanean 2 ordu baino gehiago jarraian geldirik ez egotea…, laburbilduz, egunerokotasunean ohitura osasuntsuak barneratzea. OMEk gomendatzen du astean 150 minutuz egitea intentsitate ertaineko edo handiko jarduera fisiko aerobikoa edo, gutxienez, astean 75 minutuz, jarduera aerobiko bizia eta handia.

Eman pauso bat zure osasunaren alde!