Gure industria eta oinarrizko errentaren aldeko, eta prekaritate eta pobreziaren kontrako printzipioetan udal akordioa
2016 / 05 / 04Atzo, maiatzaren 3a, Udalbatzak aho batez onartu zuen, alderdi guztietako zinegotzien aldeko botoarekin, honako akordioa:
- Egoera jasanezina pairatzen duten industria sektoreko langile guztiei gure elkartasuna adieraztea.
- 3/2012 Errege Lege Dekretu barruan dagoen lan erreformaren kontrako gaitzespena adierazi eta berau indargabetzea eskatzen du prekarietatea sortzen duelako, lan merkatuaren arautzea aldatzen duelako eta lan baldintzak eta soldatak baliogabetu eta narriatzen dituelako.
- Lan harremanetarako marko autonomoa exijitzen dugu, Euskadin adostutako eta onartutako kontzertazioa, elkarrizketa soziala eta lan araudi propioa egiteko aukera ahalbidetuko duena.
- Gizarte politiketan ematen ari diren murrizketak salatzen ditugu, gutxiengo soldataren igoera nabaria eta pertsona zein sektore guztiei bizitza duin bat ziurtatzen duen oinarrizko errenta baten alde lan egitea eskatzen dugularik.
- Udal bando bat argitaratzea mozio honen testuarekin eta, bide batez, aldarrikapen sozial hauen alde egiteko eskoriatzarrei dei eginez.
- Akordio honen testua bai Gipuzkoako Foru Aldundiari bai Eusko Jaurlaritzari bidali, norabide honetan benetako neurri eraginkorrak hartzeko exijituz.