Merkataritza eta ostalaritza sustatzeko diru laguntzak jendaurrean
2016 / 10 / 25Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira Eskoriatzan merkataritza eta ostalaritza sustatzeko 2016an diru laguntzak emateko oinarrien iragarkia. Oinarrietan zehazten diren jarduerek eta 2015eko abendutik 2016 azaroa bitartean egiten diren gastuek eskuratu ahalko dituzte laguntzak. Oinarriak orain jendeaurrean daude, azaroaren 3ra arte, nahi duenak aztertu eta hala iritziz gero, erreklamazioak jarri eta iradokizunak egin ditzan. Diru laguntzaren xehetasun guztiak webgune honetan kontsultatu daitezke.
Iradokizunik edo erreklamaziorik ez balego, oinarriak behin betiko onartutzat joko dira eta eskaerak aurkezteko epea zabalduko da.