Merkataritza eta ostalaritza sustatzeko diru laguntzak (2016)

Deskribapena:

Diru laguntza deialdi honetan merkataritza eta ostalaritza dinamizatzeko eta hobetzeko laguntzak ematen dira, honako bi eremu hauetan:

  • Errotuluak jartzeko.
  • Irudi korporatiboa hobetu eta sustatzeko.
Saila: Turismoa
Egoera: Epez kanpo
Tramitazio presentziala:

Ibarraundi Museoa
Ordutegia: 9:30 – 13:30
Telefonoa: 943 71 54 53
garapen@eskoriatza.eus

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
  1. Eskaera orria (I. eranskina)
  2. Nortasun Agiri Nazionalaren edo identitate fiskalaren txartelaren kopia.
  3. Banketxe edo aurrezki kutxa batek emandako agiria, ziurtatzeko bere izenean kontu korronte bat duela. Dokumentu hori laguntza lehen aldiz eskatzen denean edo kontuan aldaketaren bat gertatu denean aurkeztu beharko da soilik.
  4. Gizarte Segurantzarekiko, Foru Ogasunekiko eta Eskoriatzako Udalarekiko ordainketak egunean dituela dioten ziurtagiriak. Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzeko diru laguntza eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agirien ordez, interesdunek berariaz horrela baimendutakoan, ziurtagiri horiek egiteko eskuduntzak dituzten erakundeek dagozkien datuak zuzenean laga ahal izango dizkiote diru laguntzak kudeatu behar dituen organoari. (II. eranskina)
  5. Beste erakunde edo organismo batzuei egindako diru laguntza eskaerak edo horiek dagoeneko emandakoak jasotzen dituen zinpeko aitorpena.
  6. Azaroaren 17ko 38/2003 Legeko 13. artikuluko 2. eta 3. ataletan aipatzen diren diru laguntzak jasotzeko debekuetatik batean ere ez egotearen zinpeko adierazpena. (II. eranskina)
  7. Jarriko den errotuluaren edo egingo den elementuaren testu eta diseinu proposamena. Dagoeneko errotulua jarrita edo elementua eginda badago, haren argazkia edo ale baten kopia.
  8. Gastuaren aurrekontua edo faktura (gastua eginda dagoenean)
Eranskinak:

Diru laguntza OINARRIAK

Eskaera_orria (I. eranskina)

Baimena (II. eranskina)

Deialdia eta Oinarriak GAOn