Merkataritza eta ostalaritza sustatzeko diru laguntzak jendaurrean.
2017 / 07 / 05Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira Eskoriatzan merkataritza eta ostalaritza sustatzeko 2017an diru laguntzak emateko oinarrien iragarkia.
Oinarri horiek jendeaurrean egongo dira abuztuaren 16ra arte, nahi duenak oinarriak aztertu eta hala iritziz gero, erreklamazioak jarri eta iradokizunak egin ditzan.
Iradokizunik edo erreklamaziorik ez balego, oinarriak behin betiko onartutzat joko dira.
Oinarriei buruzko xehetasunak webgune honetan kontsultatu daitezke.