Kiroletako diru laguntzak
2017 / 09 / 06Irailaren 15ean bukatzen da Eskoriatzako Udalari kiroletarako diru laguntza eskatzeko epea.
Eskoriatzako Udalak ohiz kanpoko kirol jarduerak –jolas izaerakoak nahiz lehia izaera dutenak– antolatzeko norgehiagoka erregimenean ematen diren diru laguntzak emango ditu 2017. urte honetan ere.
Kirol jarduera horien xede da herrian kirola eta boluntariotza sustatzea, onuradunek ezingo dute irabazi asmorik izan eta lagundutako jarduerak herri mailako kirol arloan interes orokorrekoak izan beharko dira.
Jarduerok bat etorri beharko dira Udaleko Kirol batzordearen helburuekin; hau da, kalitatezko kirol jarduerak eskaini herrian eta Eskoriatzako herritarrekin eta kirol elkarteekin lankidetza bultzatu.
Eskaerak aurkezteko epea: 2017ko irailaren 15a.
Informazio gehiago: Hemen