Kirol arloko ohiz kanpoko jarduerentzako diru laguntza (2017)

Deskribapena:

Eskoriatzan ohiz kanpoko kirol jarduerak –jolas izaerakoak nahiz lehia izaera dutenak– antolatzeko norgehiagoka erregimenean ematen diren diru laguntzak emango dira. Kirol jarduera horien xede da herrian kirola eta boluntariotza sustatzea, onuradunek ezingo dute irabazi asmorik izan eta lagundutako jarduerak herri  mailako kirol arloan interes orokorrekoak izan beharko dira. Jarduerok bat etorri beharko dira Udaleko Kirol batzordearen helburuekin; hau da, kalitatezko kirol jarduerak eskaini herrian eta Eskoriatzako herritarrekin eta kirol elkarteekin lankidetza bultzatu.

Saila: Kirolak
Egoera: Epez kanpo
Tramitazio presentziala:

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
  • Identifikazio Fiskaleko Kodearen kopia edo Nortasun Agiri Nazionalarena.
  • Kirol entitatearen helbide soziala/errolda.
  • Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean daudela egiaztatzeko ziurtagiriak. Interesdunek, hala nahi izanez gero, adierazpen bat sina dezakete, eta bertan adierazi berariaz baimena ematen dietela ziurtagiriak egin behar dituzten erakundeei datuok Eskoriatzako Udaleko Kirol Sailari lagatzeko. (IV. eranskina)
  • Lekukotza, ziurtagiriak edo, hala badagokio, erantzukizunpeko aitorpena, eskatzaileak Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege orokorreko 13.2 artikuluan onuradun izatea eragozten duten baldintzetako bat bera ere ez duela agertzeko.
  • Banketxe edo aurrezki kutxa batek emandako agiria, ziurtatzeko bere izenean kontu korronte bat duela. Dokumentu hori aurkezteko beharra izango da soilik laguntza lehen aldiz eskatzen denean edo kontuan aldaketaren bat gertatu denean.
  • Gutxienez 300.000 €-ko estaldura izango duen aseguruaren agiria (kopuru hori txikiagoa izan daiteke, antolatutako kirol jarduerak dituen ezaugarri jakinen arabera).
  • Laguntza lehen aldiz eskatzen duten erakunde pribatuek, aurrekoez gain, Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroaren ziurtagiria ekarri beharko dute, bertan izena emanda daudela ziurtatzeko.
Eranskinak:

OINARRIAK_2017

GAO – Deialdia eta iragarkia

I eranskina

II eranskina

III eranskina

IV eranskina