Uraren ziklo osoaren zerbitzua arautzeko Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren ordenantza proiektua jendaurrean
2020 / 02 / 17Uraren ziklo osoaren zerbitzua arautzeko Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren Ordenantza Proiektua onartu aurreko kontsulta ireki da, hau da, interesdunek proiektua aztertu eta egoki iritzitako ekarpenak egiteko aukera dute orain.
Ekarpenak egiteko epea 2020ko martxoaren 4an bukatuko da.
Ordenantzarekin konpondu nahi diren arazoak
- Instalazioak berriztea eta enpresa espezializatuek egitea mantentze-lanak.
- Mantentze-lanen kostua merkatzea.
- Uraren kostua mantentzea.
- Inbertsio handiagoak egitea.
- Kudeaketa profesionalizatzeak herritarrekin harreman hobea izatea ekarriko du.
Proposatzen den Araudi Proiektua webgune honetan azter daitezke: xehetasunak
Aipatutako epean ez badago iradokizunik, prozedurak aurrea jarraituko du, eta, Hirigintza, Mugikortasun eta Ingurumen batzordearen onespena jaso ondoren, Udalbatzarrera eramango da Udalbatzarrak onar dezan.