Deitutakoen %77ak bilketa sistema berrirako ontziak jaso ditu

2013 / 11 / 04

Joan zen astean banatu zen, Ibarraundi museoan, Eskoriatzako zenbait auzotan martxan jarriko den hondakinen bilketa sistema berriaren materialaHondakinak

Intxaurtxueta eta San Pedro auzoek eta Gaztañadui kaleko 27. eta 29. atariek hartuko dute parte sistema berriaren 3 hilabeteko proba pilotoan. Gerora eta probaren emaitzak ikusita, sistema aldaketa Eskoriatza osoan egingo da.

Deitutako etxebixitzen %77ak jaso dituzte ontziak, edukiontzi marroiaren giltza, gida eta hondakinen hiztegia. Komertzio edo erakunde guztiek jaso dute materiala edo Hondakinen Bulegoarekin jarri ziren kontaktuan sistema berrira moldatzeko. Banaketaren parte hartzea oso positiboki baloratzen da Hondakinen Kudeaketa Bulegotik eta Udaletxetik.

Etxebizitzen materiala astelehen eta asteartean banatu zen eta komertzio eta erakundeena asteazkenean. Dena den, intzidentzi mahai bat ezarri zen asteazken eta ostegunean aurreko egunetan joaterik izan ez zutenentzat. Ontziak eta bestelako materiala zegokionean hartu ez duenak Ibarraundi Museotik pasa beharko du, bertako Hondakinen Kudeaketa Bulegoko ordutegian (ikusi azpian).

Astelehenean, azaroak 4, sistema berria martxan jarriko da eta esandako auzoetan beharrezko azpiegiturak ezarri dira dagoeneko: esekitokiak, organikoaren edukiontzi marroiak eta larrialdi gunea (kiroldegiaren atzekaldean, bertako ordutegian giltza eskatu beharko da). Igande gabaz, azaroak 3, aurreko edukiontziak auzotako kaleetatik kenduko dira. Asteotan sortu daitezken zalantza edo arazoak Hondakinen Kudeaketa Bulegora helarazi daitezke, Ibarraundi museoan. Horrez gain, informazio zehatzagoa jasotzeko ordu beteko formakuntzak antolatu dira museoan, hondakinen bilketa selektibo eta sistema berriaren inguruan. Datak ondorengoak dira: azaroak 6, asteazkena, eta azaroak 8, ostirala, goizeko 11etan; eta azaroak 12, astertea, arratsaldeko 6retan.

Bestalde, proba pilotoa aztertu eta hobekuntzak proposatzeko, jarraipen batzorde bat sortuko da, bertara udaletxeko ordezkariak, teknikariak eta sistema berrian parte hartzen duten herritarrak gonbidatuta daudelarik (Hondakinen Kudeaketa Bulegoareki kontaktuan jarri parte hartzeko). Abendu hasierarako egingo da jarraipen batzordearen lehengo deialdia.

Azkenik, jakinarazi nahi ditugu ere, herritarrengan suertatu diren zalantzengatik, kaleko garbiketaren nondik norakoak. Parke eta kaleetan jarri diren zaborrontzi berriak gaika jasotzen dira egun ezberdinetan; hau da, egun bakoitzean hondakin mota bakarra eta errefusa jasotzen da. Dena den, jasotzaileak nahastutako hondakinak ikusten baditu gaikako ontzi batean, orduan errefusararekin nahasten du. Hondakinen inguruko beste zalantzetarako, mesedez Hondakinenen Kudeaketa Bulegoarekin harremanetan jarri.

Hondakinen Kudeaketa Bulegoa (Ibarraundi museoa, Eskoriatza):

Ordutegia: astelehenetik ostegunera 10:00etatik 14:00ak arte eta 15:00etatik 19:00ak arte eta ostiraletan 10:00etatik 14:00ak arte.

Kontakturako:  hondakinak.eskoriatza@debagoiena.com