Herriko establezimendu eta enpresentzako udal diru laguntzak

2020 / 11 / 27

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Eskoriatzako enpresa eta establezimenduentzako bi laguntza mota argitaratu dira, pandemiak eragindako krisi ekonomikoak eraginda egoerari aurre egiteko.

Eskabideak eta agiriak udaletxean bertan edo egoitza elektronikoan aurkeztu behar dira. Eskaerak aurkezteko epea abenduaren 11n amaituko da.

1.- COVID 19 pandemiagatik beharrezko diren higiene edota babes neurri bereziak ezartzeko inbertsioak eta ekipamenduen instalazioa finantzatzeko.

Laguntza lerro honen bitartez diruz lagunduko dira Covid-19 pandemiagatik bezeroekin aurrez aurre egoteko establezimenduan ezarri beharreko higiene edota babes neurri berri bereziekin lotutako ondorengo ekipo edota instalazio gastuak:

  • Espazioak eta lan egite ko moduak egokitzearenak.
  • Segurtasun eta osasun irizpideak/protokoloak betetzeko merkataritza edo ostalaritza lokalak egokitzeo inbertsio eta ekipamenduetan egindakoak.
  • Bezeroekiko eta enpresa hornitzaileekiko harreman berrietara lan egiteko moduak egokitzeko inbertsio eta ekipamenduetan egindakoak.

Diruz lagunduko dira, besteak beste, ondorengo ekipamenduak: babes manparak, gel-banatzaileak… Programa honek lagundu ahalko ditu 2020ko martxoaren 14tik hasi eta laguntza hauetako deialdian eskaerak aurkezteko ezarritako azken egunaren artean eginiko instalazioak edo material erosketak (fakturaren data hartuko da kontuan).

Informazio gehiago, oinarriak eta eskaera orria 

2.-  Enpleguari eusteko herriko enpresentzako udal laguntzak

Oinarri hauen helburua Eskoriatzan enpleguari eusteko dirulaguntzak emateko baldintzak arautzea da.

Laguntzak jarduera ekonomikoa duten enpresa eta autonomoei zuzenduta daude, 1etik 20ra arte langile kontratatuta izan eta Covid-19ak eragindako krisiaren eragina jasan dutenak, eta honakoak betetzen dituztenak:

  • Alarma egoera deklaratu edo ABEEa eskatu aurreko egunean plantillako kide ziren eta langabezian dauden pertsonen, gutxienez, %50 berriro kontratatzea.
    edota
  • Covid-19aren eraginez sortutako krisiarengatik murriztutako lanaldia, gutxienez, %50era arte berreskuratzea edo handitzea.

Informazio gehiago, oinarriak eta eskera orria.