COVID19-Enpleguari eusteko herriko enpresentzako udal laguntza (2020)

Deskribapena:

OINARRI HAUEK JENDAURREAN DAUDE AZAROAREN 17 ARTE, ETA EPE HORRETAN ALEGAZIOAK AURKEZTEA POSIBLE DA. EPEA IGAROTAKOAN ALEGAZIORIK EGON EZEAN, BEHIN BETIKO ONARTU ETA DEIALDIA EGINGO DA.

Covid-19ak sortutako krisi ekonomiko eta sozialaren eraginpean dauden hogei langile baino gutxiagoko Eskoriatzako enpresentzat enpleguari eusteko udal laguntzen programa

Saila: Garapen ekonomikoa
Egoera: Indarrean
Non tramitatu:

Herritarren Arreta Zerbitzua – udaletxea

  • Ordutegia: 9:00 – 14:30

INFORMAZIO GEHIAGO

Tramitazioa online: Herritarren Ataria
Eskaera aurkezteko epea: ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA EZ DAGO ZABALIK, OINARRIAK JENDAURREAN DAUDELAKO AZAROAREN 17ra ARTE.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Eskaera orria (Deskargatu)
Eskaera orriarekin batera honako dokumentazioa aurkeztu behakro da:

a.Dirulaguntzaren helburu den norberaren konturako langilearen edo autonomoaren izen-abizenak eta NANa. Edo, pertsona juridikoaren kasuan, sozietatearen egoitza, IFK eta legezko ordezkariaren NANa eta ahalordeen egiaztapena.
b. Dirulaguntzarako eskaera aurkezteko unean Ogasunarekiko ordainketak egunean izatearen ziurtagiriak.
c. Dirulaguntzarako eskaera aurkezteko unean Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean izatea egiaztatzeko ziurtagiriak.
d. Covid-19aren krisiaren ondorioz enpresaren edo autonomoaren jardueran izandako eragina egiaztatzen duen dokumentazioa:

1. Hala badagokio, Covid-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoeraren deklarazioak eragindako pertsonei jarduera bukatzeagatiko aparteko prestazioa emateko ebazpena, martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuak 17. artikuluan arautua.
2. Hala badagokio, martxoaren 17ko 465/2020 Errege Dekretuz (martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren 10. artikulua aldatzen duena) edo agintaritza eskudunaren aginduz establezimendu itxi beharragatik.
3. Hala badagokio, ezinbesteak eragindako ABEEaren ebazpena.
4. Gainerako kasuetan, establezimendua aldi baterako itxi ez badu, Covid-19a kudeatzeko alarma-egoeraren deklarazioaren ondorioz kalteak jasan dituztela egiaztatu beharko dute, betiere, kalte horiek 2019ko ekitaldiko 1. eta 2. hiruhilekoekin alderatuta fakturazioa % 40 baino gehiago murrizketa eragin badute. Honela egiaztatu beharko da:

* 2019ko ekitaldiko 1. eta 2. hiruhilekoetako balio erantsiaren gaineko zergaren likidazioa eta 2020ko ekitaldiko 1. eta 2. hiruhilekoetako balio erantsiaren gaineko zergaren likidazioa aurkeztuta.
* 2019ko eta 2020ko ekitaldietako erregistro-liburuak aurkeztea, urtarriletik ekainera bitartean emandako fakturena.

 Jarduera 2019ko ekitaldiko 1. eta 2. hiruhilekoen ondoren hasi duten onuradunen kasuan, alarma-egoera deklaratu aurreko seihileko naturala hartuko da erreferentziatzat. Pertsona fisikoa edo juridikoa alta emanda ez badago diru-sarreren murrizketa egiaztatzeko eskatzen diren sei hilabete naturaletan, balorazioa egiteko jardueraren aldia hartuko da kontuan.

5. Hala badagokio, ABEEren amaieraren komunikazioa SEPEri.

e. Kontratazioari edota lanaldia berreskuratzeari/handitzeari buruzko dokumentazioa:

1. Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez alarma-egoera deklaratu zen egunean zeuden langileen zerrenda.
2. Berriz kontratatuko den edo lanaldia berreskuratu/handituko zaion langilearen NANa edo AIZa.
3. Enplegua galtzeko edo lanaldia aldatzeko unean enpresan indarrean zuen aurreko kontratua.
4. Lana galdu edota lanaldia aldatu aurreko hileko nomina eta ordainagiria.
5. Bajaren komunikazioa Gizarte Segurantzari.

f. Dirulaguntza sartu beharko litzatekeen kontu korrontearen titulartasunaren egiaztagiria.
g. Beste erakunde edo organismo batzuei egindako dirulaguntza eskaerak edo horiek dagoeneko emandakoak jasotzen dituen zinpeko aitorpena.
h. Eskoriatzako Udalak kasu bakoitzean eska dezakeen beste edozein agiri.

Eranskinak:

Iragarkia – Jendaurreko epea (GAO 2020/10/05)

Enplegurako laguntzen OINARRIAK

Eskaera orria (Deskargatzeko)