Aurten, Olentzeron etxea Ibarraundin egongo da

2020 / 12 / 04

Pandemiaren eraginez aurtengo Gabonak desberdinak izango dira. Eskoriatzan, abenduaren 24an, Olentzero eta Mari Domingi ez dira urtero moduan kalez kale ibiliko, eta laguntzaileek ez dituzte goizean planzan eskutitzak jasoko. Baina, Ibarraundi museoa Olentzeroren etxe bihurtuko dugu abenduaren erdialdetik aurrera.

Olentzeroren etxean ikatza egiteko txondorra ikusgai egongo da, baita Mari Domingiren ortua ere, baina ez dira Olentzero eta Mari Domingi bakarrik egongo, eurekin batera euskal mitologiako beste pertsonaia batzuk ezagutzeko aukera ere egongo da: Basajaun, galtzagorriak, Tartalo, Anbotoko Mari… Guztiek izango dute lekua Ibarraundi museoko etxe-inguru zoragarrian.

Bisitak

Abenduaren 14tik 18ra bitartean herriko ikastetxeetako haurrek goizez egingo dituzte bisitak.

Arratsaldetan eta asteburuan ere ikusi ahal izango da, baina horretarako beharrezkoa izango da aldez aurretik hitzordua hartzea. Hauek dira bisita egiteko egunak eta orduak:

  • Abenduak 14 – 18:   15:00 – 19:00
  • Abenduak 19 – 23:   10:00 – 13:00 // 15:00 – 19:00

Hitzordua hartzeko deitu edo idatzi:

Bisita bakoitzak 15 minutuko iraupena izango du eta gehienez 6 lagunek egin dezakete batera. Haurrak, derrigorrez heldu batekin joan beharko dira eta eskatzen da, ahal dela, haurrentzako karrotxorik ez eramatea.

Bestalde, sarreran saski bat jarriko da Olentzerori zuzendutako gutunak uzteko.

Ipuina

Horretaz gain, Miren Diaz de Gereñu eskoriatzarrak ipuin bat idatzi du, erakusketari testuinguru mitologikoa ematen diona. Aspaldiko garaiez hitz egiten du ipuinak, basoetako lehen biztanleak erraldoiak zirenekoa, lurrerainoko ilea zuten erraldoiak hain zuzen, gainera jentilak, basajaunak, basandereak, Anbotoko dama, galtzagorriak ere agertzen dira ipuinean, eta nola ez Olentzeroren jatorriaz hitz egiten du.

Ipuina hemen deskargatu daiteke (pdf). Bestalde, liburutegian ipuinaren hainbat ale daude inprimatuta, maileguan hartu ahal izateko.

Ipuina entzuteko