Covid-19aren ondorioetarako diru laguntzak eskatzeko epea luzatuta
2020 / 12 / 09Eskoriatzako Udalak 2020ko azaroaren 18ko Alkate erabakiz, Covid-19ak sortutako krisi ekonomiko eta sozialaren eraginpean dauden enpresei laguntzeko 2 diru laguntza argitaratu zituen:
- Higiene eta babes neurriak ezartzeko diru laguntzak
- Enpleguari eusteko 20 langile baino gutxiagoko enpresentzat diru laguntzak
Iragarkiak publikatu zirenean diru laguntza eskaerak aurkezteko epea 2020ko abenduaren 11n bukatzea erabaki bazen ere, Alkateak abenduaren 4an hartutako erabaki bitartez eskaera epea luzatzea erabaki du; hori horrela, aipatutako 2 diru laguntzak eskatzeko epea 2021eko urtarrilaren 14ra arte luzatu da.