San Blas opilen tradizioa

2021 / 02 / 03

San Blas eguna da gaur eta neguari lotutako ospakizun tradizionalen asteari hasiera ematen zaio. Laster izango dira Santa Ageda eta baita inauteriak ere. Horiei lotuta, gure herriko etxeak goxotu dituzten San Blas opilak egin izan dira eta baita torradak ere.

Gaur San Blas opilak modu errazean egiteko errezeta jarri dugu, ospakizun sozial handirik egin ezin denez, bakoitzak bere etxean egiteko aukera izan dezan.

San Blas opilen tradizioa, antza denez, Eibarren hasi zen eta handik Gipuzkoa osora zabaldu zen poliki poliki,  gozoki gozo hori gure etxe, okindegi edo gozotegi guztietan aurkitu arte.

Eskoriatzarrek tradizioarekin jarraitu ahal izateko, hona hemen boluntario batek egin duen errezeta bat

Errezeta deskargatzeko (2)

Hitzaldia

Neguko tradizioen ohiturari buruz gehiago jakin nahi izanez gero, datorren otsailaren 12an Oier Araolazak “Kukumarruen inauteria” izeneko hitzaldia emango du Zaldibar antzokian. (Irakurri gehiago)