‘San Juanak Eskoriatzan’ dokumentalaren aurkezpena
2021 / 06 / 16Ekainaren 23an, San Joan bezperan, aurkeztuko da “San Juanak Eskoriatzan” dokumentala, Zaldibar antzokian. Dokumentala Eskoriatzako Udalak eskatuta Badihardugu elkarteak egin du, eta ahozko ondarea bildu eta zabaltzen duen “Euskal Herriko Ahotsak” proiektuan integratuko da.
18 minutuko iraupena duen dokumental honen helburua gure kultur ondarea biltzen eta zabaltzen jarraitzea da, “Inauteriak Eskoriatzan”, “Santa Ageda eta kintoak Eskoriatzan” eta “Nesken parte hartzea Santa Agedan” dokumentalekin egin zen bezala.
Bilketa- eta dibulgazio-proiektu honetan egindako ahalegina herriko historian eta San Joan gauaren inguruko tradizioetan oinarritzen da. Horretarako, adin ezberdinetako 7 eskoriatzar elkarrizketatu dira, horietako batzuk elizateetan bizi direnak, eta bakoitzak San Joan egunaren inguruan duen bizipena kontatzen du.
Udako solstizioa
San Joan bezperakok gaua urteko gaurik motzena da, eta hainbat erritu eta tradizio gauzatzen dira gai horretan. Sinbolismo berezia hartzen dute suak, nonahi su purifikatzaileak egiten dira; egunsentiko ihintz-urak osasun-propietateak dituela esaten denak; eta landareek (sahatsa, berbena, herbasantak…) sendorrean batuta hurrengo urteko sutan erre, edo orei egunetan etxea babesteko erabiliko dena. Eskoriatzan, ezin inolaz ere tantaia ahaztu, zuhaitz luze eta zuzena, adarrak ondo kendu eta zuritutakoa, plaza erdi-erdian jartzen dena.
Gonbidapena eskatu
Dokumentala ekainaren 23an estreinatuko da Zaldibar antzokian, 19:00etan. Aforo kontuak ondo antolatzeko, bertaratu nahi dutenek gonbidapena eskatzea komeni da:
- Kultur Etxea
- Telefonoa: 943 71 46 88
- WhatsApp-a: 650 49 51 66