Landa eremuetan mugikortasun inklusiboari buruzko jardunaldiak
2021 / 07 / 06Uztailaren 11n eta 12an, Ibarraundi Museoan landa-munduan mugikortasun inklusiboari buruz jardunaldiak egingo dira.
Igandean, uztailaren 11n, Corellako Bizikletariek “adinik gabeko bizikletan” proiektua aurkeztuko dute. Horren bidez, adinekoei edo mugikortasun murriztua dutenei bizikletaz paseatzeko eta beste belaunaldi batzuetako pertsonekin harremanak izateko aukera eman nahi zaie.
Aurkezpenak bloke teorikoa izango du goizean (11:00etatik 14:00etara) eta praktikak arratsaldean (16:00etatik 19:00etara), biak hala biak mota guztietako jendeari zuzenduta daude eta doakoak dira.
Ideia Danimarkan sortu zen, Ole Kassow “Cycling Without Age”ren sortzailearen eskutik (adinik gabeko bizikletan), zeinak bizikletaz joatearen sentsazioa itzuli nahi izan zien dagoeneko ibilgailu hori erabili ezin dutenei.
Astelehenean, uztailaren 12an arratsaldez (18:00-20:00) egingo den tailerrean, elizateei mugikortasun-aukera bat eskaintzeko ahalegina egingo da, batez ere autobusaren eta partekatutako taxiaren bidez.
Ibilgailu pribatu batekin ez bada, mugikortasun-alternatibarik ez egoteak biztanleriaren zati handi bat baztertzen du (gidabaimenik gabeko pertsonak, adinekoak, mugikortasun murriztua duten pertsonak eta mendekotasuna dutenak besteak beste). Hori dela eta, proiektu honek beste aukera kolektibo batzuk proposatzen ditu, biztanleei egokitutako mugikortasun-beharrak betetzeko.
Saio batean edo bietan izena emateko, baieztapen-mezu elektroniko bat bidali behar da helbide honetara: mail@vicvivero.net izen-abizena aipatuta.