Eskoriatzan kirol zerbitzuak emateko kontratua prozedura ireki bidez esleitzeko baldintza ekonomikoen, juridikoen eta administratiboen iragarkia argitaratu da.
2013 / 11 / 21Kontratuaren helburua da Eskoriatzako udal kirol instalazioetan hainbat zerbitzu ematea.
Izaera: Administrazio kontratua.
Prozedura:Irekia.
Iraupena: Kontratuak bi urteko iraupena izango du, kontratua formalizatzen denetik kontatzen hasita, eta urtez urte luzatu ahal izango da, gehienez ere beste bi urtez (hasierako epea eta luzapenak kontatuta, gehienez ere 4 urte),.
Eskaintzak aurkeztea: Kontratazio prozesuan parte hartzeko proposamenak Udal Erregistroan aurkeztu beharko dira, goizeko 9:00etatik eguerdiko 14:30ak arte, abenduaren 5a baino lehen.
Aurkezteko lekua:
1. Erakundea: Eskoriatzako Udala, Udal Erregistroa.
2. Helbidea: Fernando Eskoriatza plaza, 1.
3. Herria eta posta kodea: Eskoriatza-20540.
4.-Telefonoa: 943.714.407.
5. Faxa: 943.714.042.
Dokumentazioa eta informazioa non lortu.
Baldintza agiriak eta dokumentazio osagarria webgune honetan daude..
Kontratazioa sustatzen duen arloarekin harremanetan jartzeko:
Manuel Muñoz Kiroldegia
Rosa Lasagabaster
Eskoriatzako Udala
kirolak@eskoriatza.net
610 865 954