Gipuzkoako Erroten eguna baita Eskoriatzan ere

2022 / 05 / 02

Maiatzaren 8an, igandea, Gipuzkoako Erroten Eguna ospatuko da lehen aldiz, horiek balioan jarri eta jendeari ezagutarazteko jarduera ugarirekin. Eskoriatzako Elorretako errotan ere bisita gidatuak eta haurrentzako tailerrak egingo dira.

Errotak gure ondare historiko, teknologiko, antropologiko eta etnografikoaren parte dira. Mende askotan zehar garrantzi handia izan dute Gipuzkoako garapen sozial, ekonomiko eta industrialean. Lurraldearen antolaketaren eta giza jardueraren adierazpenik esanguratsuenetako bat dira, ondare adierazgarria, gizakiak bere ingurunearekin dituen harremanei buruz hitz egiten duena, eta gure kulturaren eta historiaren parte diren iraganeko bizimoduei buruz hitz egiten duena.

Gaur egungo erroten panoramak ez du zerikusirik duela mende batzuetako egoerarekin. Iraganeko garrantzi ekonomikoa galduta, errotek ondare balio berria hartzen dute, bizimodu bati eta gizarte baten jakintzen transmisioari estuki lotutako jarduera batena.

40 jarduera baino gehiagok publiko guztiarentzako egitaraua osatzen dute, besteak beste, errotagintza topaketa, hitzaldiak, bisita gidatuak, haur eta familientzako tailerrak, martxak, erromeriak, ate irekien egunak… Zehazki, Aia, Altzo, Amezketa, Antzuola, Arama, Asteasu, Ataun, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Beizama, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Errenteria, Eskoriatza, Ezkio-Itsaso, Gabiria, Irun, Larraul, Legazpi, Mutiloa, Oiartzun, Oñati, Ormaiztegi, Tolosa, Usurbil, Zaldibia, Zegama, Zerain, Zizurkil eta Zumaian egingo dira jarduerak.

Hona hemen Eskoriatzako egitaraua:

12:00-14:00 Haurrentzako tailerrak (ogi orea eta esku errotak). Elorretako errota kanpo aldean. Izen ematea ibarraundi@eskoriatza.eus helbidean, maiatzaren 4a baino lehen.
12:30 Bisita gidatua euskaraz. Elorretako errotan.
13:00 Bisita gidatua gazteleraz. Elorretako errotan.
Bisitetarako ez da aldez aurretik izenik eman behar.

Gipuzkoako Erroten eguna – Ekintzen egitaraua (PDF)
Gipuzkoako Erroten Eguna- Egitarau laburtua (PDF)