Tortolis Ludotekan II. asmakizun lehiaketa
2022 / 05 / 03Iaz garai honetan egin zuen bezala, aurten ere Tortolis ludotekak datozen 4 asteetarako asmakizun lehiaketa jarri du martxan. Aurtengoan aldiz, asmatu beharrekoa Eskoriatzan dagoen leku bat izango da. Parte hartzaileek leku horretara joan eta bertan familia-argazkia atera beharko dute.
Egitasmoa HH eta LHko haurrei eta gurasoei zuzenduta dago, etxean, elkarrekin jolas daitezen. Asmatzaileen artean eta erantzun gehien asmatu dutenen artean, saria zozketatuko da, maiatzaren 31n ludotekan egingo den itxiera-jaian emango dena.
Astero asmakizun bat
Maiatzeko 4 asteetan, astero asmakizun bat argitaratuko da, sare sozialen bidez eta whatsapp-ez zabalduko dena.
1. asmakizuna
Apirilaren 29an zabaldu da eta maiatzaren 6a izango da erantzunak bidaltzeko azkeneko eguna. Honako bideoan ikus daiteke zein den 1.asmakizuna.
2. asmakizuna maiatzaren 6an kaleratuko da eta 13rako bidali beharko da erantzuna
3. asmakizuna maiatzaren 13an argitaratuko da eta erantzuteko azken eguna maiatzaren 20a izango da.
4. asmakizuna maiatzaren 20an argitaratuko da eta erantzutekoa azken eguna maiatzaren 27 izango da.
Erantzuna argazkitan
Asmakizun bakoitzak Eskoriatzan txoko bat adieraziko du, txokoa zein den asmatutakoan, bertaratu eta familia-argazkia atera beharko da. Argazki hori izango da asmakizunaren erantzuna, eta argazkia bera whatspp-ez bidali beharko da zenbaki honetara: 688 601 374. Argazkiarekin batera, haurraren izen-abizenak eta adina ere adierazi behar dira whatsapp mezuan.