Merkataritzan eta ostalaritzan errotuluak jarri eta irudi korporatiboa hobetzeko dirulaguntzak
2022 / 09 / 19Merkataritza eta ostalaritza zerbitzuak dinamizatzeko eta hobetzeko helburuarekin ematen dira dirulaguntza hauek eta eskaerak 2022ko urriaren 28ra arte aurkez daitezke.
Diruz lagunduko diren jarduerak hauek dira:
- Errotuluak jartzea: errotulutzat hartuko dira fatxadan nahiz merkataritza edo ostalaritza establezimenduaren ate eta kristaletan jartzen direnak.
- Irudi korporatiboa hobetu eta sustatzea: irudi korporatiboko elementuak izan daitezke toldoak, bisita txartelak, zigiluak, fakturak, ibilgailuen errotulazioak, poltsak eta batzeko paperak edo antzeko elementuak.
Testua euskaraa egon beharko da dirulaguntza jasotzeko.
Informazio guztia kontsultatu eta eskaera orria eskuratu.
Informazio gehiago
- Ibarraundi museoa
- garapen@eskoriatza.eus
- 943 71 54 53