Merkataritza eta ostalaritza sustatzeko dirulaguntzak (2022)

Deskribapena:

Diru laguntza deialdi honetan merkataritza eta ostalaritza dinamizatzeko eta hobetzeko laguntzak ematen dira, honako bi eremu hauetan:

  • Errotuluak jartzeko.
  • Irudi korporatiboa hobetu eta sustatzeko.
Saila: Garapen ekonomikoa
Egoera: Eskaera epea zabalik
Izendatutako kreditoa: 2000 €
Araudi aplikagarriak:

Oinarriak ele bitan (PDF)

Deialdia – GAO -2022/09/19 (PDF)

Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2022/10/28
Tramitazio presentziala:

H@ZI – udaletxea

  • Astelehenetik ostiralera 8:00 – 14:30

Informazio gehiago:

Tramitazioa online: Herritarren Ataria
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
  • Eskaera orria. Orrian bertan aitortu beharko ditu honako hauek (onartu ezean, horiei buruzko dokumentazio espezifikoa aurkeztu beharko du)
    • Ez duela hasita edo tramitean administrazioari dirua itzultzeko inolako prozedurarik.
    • Ez duela jarduera bererako beste dirulaguntzarik eskatu.
    • Ez duela sexu-diskriminazioagatik administrazio-zigorrik ez zigor penalik.
    • Bere xede edo helburuak ez direla emakumeen eta gizonen aukera-berdintasuneko printzipioaren kontrakoak.
    • Ez duela 38/2003 Legearen 13.2 eta 13.3 ataletan jasotako debekurik.
  • Jarriko den errotuluaren edo egingo den elementuaren testu eta diseinu proposamena. Dagoeneko errotulua jarrita edo elementua eginda badago, haren argazkia edo ale baten kopia.
  • Gastuaren aurrekontua edo faktura (gastua eginda dagoenean).