2022ko iraileko ohiko plenoa
2022 / 09 / 23- Eguna: Irailaren 27a (asteartea)
- Ordua: 18:00
- Lekua: Udaletxeko pleno aretoa
Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:
- Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
- Alkatearen adierazpenak.
- Aurreko urteetan onartutako eskubideei baja ematea (ekaineko diktamena).
- Kredituak aldatzeko 19. espedientea: kreditu transferentzia.
- Kredituak aldatzeko 20. espedientea: kreditu gehigarriak.
- Uudal honen betebeharrak ordaintzeko aurreikusitako epeak betetzeari buruzko hiruhileko txostena (merkataritza eragiketetan berandutzaren aurka borroka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldarazten duen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen 4. artikulua).
- Idazkaritza-kontuhartzailetzak jarritako eragozpenak.
- 2022ko uztailean eta abuztuan emandako zerbitzuengatik E-goitek enpresak aurkeztutako fakturak ordaintzeko agindua.
- Iruzurraren aurkako Eusko Jaurlaritzaren Planari atxikitzeko proposamena.
- 2023rako Ordenantza Fiskalak.
- Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren 5. aldaketa.
- Galde-eskeak.