Landagunerako dirulaguntzak: ura eta argiteria
2022 / 10 / 21Aste honetan publikatu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Eskoriatzako Udalak landagunerako aurten onartu dituen bi dirulaguntza. Biak ala biak eskatzeko epea zabalik dago azaroaren 30era arte.
Ur hornidura sistemak
Herriko landa guneetan dauden eta udalaren titularitatekoak ez diren ur hornidura sistemak konpontzeko edo mantentzeko lanak finantzako dirulaguntza emango zaie, landaguneetan hornidura kolektiboko sistemetako konpontze edo mantentze lanak egiteko. Salbuespen gisa, sistema indibidualetan egindako konpontze edo mantentze lanak diruz lagundu ahal izango dira, betiere, udal zerbitzu teknikoek aurrez egindako txostenean egiaztatzen baldin bada sare orokorrerako loturarik ezin dela egin arrazoi teknikoengatik edo aurrekontu handia eskatzen zuelako.
Dirulaguntzara aurkeztu ahal izateko, egindako gastuak 2021eko azaroaren 20tik 2022ko azaroaren 19ra bitartekoak izan beharko dira.
Informazio guztia webgune honetan. (eskaera non eta nola egin, aurkeztu beharreko dokumentazioa…)
Landa guneetako argiteria
Landa auzoetako gune nagusietatik isolatuta egon eta kanpoaldean argiteria publikoa ez duten eraikinen kanpoaldean jarritako argi puntuen energia kontsumoa finantzatzeko laguntzak emango dira, eskaerek honako baldintzak betetzen badituzte:
- Eraikinaren sarrera nagusia argitzea.
- Eraikina seinaleztatzea.
Dirulaguntzaren zenbatekoa 2022.urtean, 30 euro urteko eta argi puntuko.
Informazio guztia webgune honetan. (eskaera non eta nola egin, aurkeztu beharreko dokumentazioa…)