Terrazak jartzeko ordenantza proiektua
2022 / 11 / 03 Eskoriatzako  udalerrian  ostalaritza-jardueren  osagarri  diren  terrazak  jartzeko  lurzoru  publikoaren  erabilera  ugaritzen  ari  da;  lehen  lokalen  barruan  esparru  iraunkor  eta  itxiak  jartzeko  egiten  ziren  eskaerak  baina  gaur  egun,  terraza  irekiak  (mahai  eta  aulkiekin)  eta  egitura  itxiak  dituzten  terrazak  (babestuagoak)  instalatzeko  baimena  eskaerak  dira  nagusi.  Baina  gaur  egun  instalazio  horientzako  berariazko  arau-elementurik  ez  dago.
Eskoriatzako  udalerrian  ostalaritza-jardueren  osagarri  diren  terrazak  jartzeko  lurzoru  publikoaren  erabilera  ugaritzen  ari  da;  lehen  lokalen  barruan  esparru  iraunkor  eta  itxiak  jartzeko  egiten  ziren  eskaerak  baina  gaur  egun,  terraza  irekiak  (mahai  eta  aulkiekin)  eta  egitura  itxiak  dituzten  terrazak  (babestuagoak)  instalatzeko  baimena  eskaerak  dira  nagusi.  Baina  gaur  egun  instalazio  horientzako  berariazko  arau-elementurik  ez  dago.
Udalak Ordenantza arautzailea egin nahi du, alde batetik, ostalaritzaren eremuan erabilera publikoko espazioei egin dakizkiekeen erabilerak antolatzeko, eta espazio horien erabilera komunaren babesari eusteko, eta, bestetik, auzokideen atsedenerako eskubidea babesteko, ostalaritza-sektorea garatzeko eskubidearekin batera, herritarren artean oso errotuta baitago.
Ordenantza idatzi eta onartu aurretik, baina, Ordenantza Proiektua jendaurrean jartzen da, interesdunek arrazoiak ezagutu eta egoki iritzitako ekarpenak egin ditzaten.
Ekarpenak proiektuari
Proposatzen  den Araudi  Proiektua webgune  honetan  azter  daiteke  xehetasunez,  eta  interesdunek 2022  azaroaren  30a  arteko  epea  izango  dute  proiektuari  ekarpenak
egiteko.
Ekarpenak egiteko modua:
Informazio gehiago:
- garapen@eskoriatza.eus
- 943 71 54 53
