Gabonetako apaingarrien lehiaketa

2022 / 11 / 08

Eskoriatzako Udalak, aurten ere, Gabonetako apaingarrien lehiaketa antolatu du,  baina aurtengoa berrikuntza batekin, lehiaketa hau auzoen eta elizateen artean egingo delako, hau da, ez dute balkoiek, leihoek edo saltokiek parte hartuko, baizik eta Santa Ana, Olazar, San Pedro, Elorreta, Marin, Zarimutz… bezalako kale edo auzoek.

Lehiaketa honen helburua da gehien bat botatzeko diren hondakinak erabilita, horiei erabilpen berri bat emanda, Gabonetako apaingarriak egitea, eta horiekin espazio publikoak apaintzea.

Lehiaketa auzo eta elizateen artekoa izango da, eta familian, eskapeko edo auzoko bizilagunekin lan egiteko aukera ere bada.

Parte hartzeko, korreo bat bidali beharko da, abenduaren 16a baino lehen, kultura@eskoriatza.eus  honako datuekin: arduradunaren izen-abizenak, apainduko den  auzoa edo espazioa, eta horren argazkia.

300 euroko sari bakarra egongo da, eta gainerako parte-hartzaileek 100 euroko accesita jasoko dute, baldin eta epaimahaiaren ustez dekorazioak horretarako behar besteko kalitatea badu eta oinarri hauetara egokitzen bada.

Epaimahaiak abenduaren 23an baloratuko ditu lanak, eta sariak  abenduaren 24an jakinaraziko dira.

OINARRIAK Gabonetako apaingarrien lehiaketa