Euskaraldia ostiralean hasiko da, Mintzodromoarekin
2022 / 11 / 15Euskaraldiaren 3.edizioa ostiralean hasiko da, eta txapak soinean dituztela ibiliko dira orain arte izena eman duten 500 eskoriatzarrak.
Irekiera eta mintzodromoa
Euskaraldia azaroaren 18an hasi eta abenduaren 2ra artekoa izango da eta epe horretan Eskoriatzako plazan karpa bat ipiniko da, ekintza gehienak bertan egin ahal izateko.
Ostiralean zabalduko da karpa hori musika eskolako ikasleen emanaldiarekin, beraiek datorren astean izango den Santa Zezilia eguna ospatuko baitute ostiralean.
Ondoren, MINTZODROMOA egongo da. Berbalagunak taldeak antolatuko du eta asmoa da euskarazko mintzapraktika egitea, alde batetik euskara praktikatu nahi dutenek aukera izan dezaten eta euskaraz ondo egiten dutenek besteei euskaraz hitz egiteko aukera emateko.
Oraingo Mintzodromo honetan Belarriprest txapa dutenek ere parte-hartu ahal izango dute, Rolak berak eskatzen dituenak praktikan jarriz.
Gonbidapena eta deia egiten zaie Eskoriatzan euskararen erabilera areagotzeko interesa duten guztiei, ekintza honetan parte-hart dezaten.