2022ko azaroko ohiko osoko plenoa
2022 / 11 / 22- Eguna: Azaroaren 22a (asteartea)
- Ordua: 18:00
- Lekua: Udaletxeko pleno aretoa
Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:
- Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
- Alkatearen adierazpenak.
- Udal langileen ordainsarien igoera gehigarria onartzea 2022rako.
- Udal honen betebeharrak ordaintzeko aurreikusitako epeak betetzeari buruzko hiruhileko txostena (merkataritza eragiketetan berandutzaren aurka borroka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldarazten duen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen 4. artikulua).
- Onartutako eskubideen baja onartzea.
- E-goitek SL-ren faktura ordaintzea (urriko kirol zerbitzuak).
- Abenduaren 28ko 20/2021 Legetik eratorritako aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuaren inguruan, horren kudeaketa materialerako kudeaketa-gomendioa Gipuzkoako Foru Aldundiari. Hitzarmena formalizatzea.
- Eskoriatzako kaleak garbitzeko zerbitzua emateko kontratuaren laugarren luzapena.
- Eskoriatzako berdeguneak, parkeak, lorategiak eta pasealekuetako zuhaitzak zaintzeko eta mantentzeko zerbitzua emateko kontratuaren laugarren luzapena.
- Eskoriatzako Udalaren titularitateko hainbat udal eraikin eta lokal garbitzeko zerbitzua emateko kontratuaren hirugarren luzapena.
- Gurutze Gorriarekin hitzarmena sinatzea nazioarteko babes eskatzaileen eta onuradunen harrera eta integrazio programa garatzeko.
- Eskoriatzako EHBilduk aurkeztutako Erakunde Adierazpen proposamena: azaroak 25-indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna.
- Eudelek eskatuta EAJ/PNVk proposatutako Erakunde Adierazpena: azaroak 25, emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako eguna.
- Galde-eskeak.