Foru Aldundiko udalekuak eta Gazte oporraldiak

2023 / 03 / 14

7 eta 13 urte bitarteko haurrentzako (2010-2016an jaiotakoak) Gipuzkoako Foru Aldundiak urtero antolatu ohi duen udalekuak eta  14-17 urtekoi zuzendutako gazte oporraldi kanpaina zabaltzear dago

UDALEKUAK

Udalekuen eskaintza honako leku hauetara izaten da, 7 egunetako txandetan: Zuhatza, Barria, Lapurreketa, Zarautz, Hondarribia, Bertiz, Orio, Legasa…

  • Izen-ematea zabalik egongo da martxoaren 20tik 28ra.
  • Eskaerak banaka edo taldeka egin daitezke (gehienez ere 3 neska/mutileko taldetan)
  • Zozketa: apirilaren 17an izango da.

Bi bide hauetako bat erabili ahal izango dira izena emateko:

  • Online 
  • H@ZI  (Eskoriatzako udala)
    • Astelehenetik ostiralera 8:00tik- 14:30ak arte.
    • Telefonoa: 943 714407

GAZTE OPORRALDIAK

14 eta 17 urte bitarteko nerabeei zuzendutako programa da (2006-2009 urte bitartean jaiotakoak).Zarautz (Surf) Hondarribia (Antzerki) Araba (Gazte-Rock programa),  Baztan (udaleku ibiltariak) Doneztebe,Piles (Valencia), Benicassim (Castellón), Calnegre (Murtzia) dira besteak beste eskaintzen diren lekuak.

7, 10, 11, edo 12 egunetako udalekuak izan daitezke.

  • Izen ematea martxoaren 20tik 28ra egongo da zabalik.
  • Hemen ere izen ematea, banaka, binaka edo hirunaka izan daiteke.
    • Online
    • H@ZI (Eskoriatzako Udala)
      • Astelehenetik ostiralera (8:00-14:30)
      • Tfnoa 943 714407