ZeDemontre Topaketaren II edizioa martxan da
2023 / 03 / 27
Eskoriatzako  Udalak “ZeDemontre” Topaketaren  bigarren  edizioa  antolatu  du  mota  guztietako  sortzaile  eta  artistentzat,  musika,  antzerkia  edo  taularatu  daitekeen  beste  edozein  modalitatetan.
ZeDemontre herriko sortzaile edo artista ez-profesionalentzako topaketa da eta hauek dira, oro har, lehiaketa arautzen duten oinarriak:
- ZEINEK HARTU DEZAKE PARTE? Eskoriatzan jaiotako edo erroldatutako pertsona guztiek. Taldeen kasuan, taldea osatzen duten pertsonetako bat, gutxienez, Eskoriatzan jaiotakoa izan beharko da edo bertan erroldatuta egon.
 - ZUZENEKO SAIOAK: Parte-hartzen duten pertsonek edo taldeek gutxienez 30 minutuko saioa eskaini beharko dute zuzenean.
 - NOLA? Banaka nahiz taldean, eta ez dago adin mugarik
 - NOIZ IZANGO DA? Emanaldiak uztailaren 14an izango dira, parte-hartzaileek eta antolatzaileek adostutako orduetan.
 - IZENA EMATEKO EPEA ekainaren 23an amaituko da.
 - EPAIMAHAIAK. Kultura eta kirolak batzordeak izendatutako pertsonek osatuko dute epaimahaia.
 - SARIAK
- Sari bakarra: 300€ (emanaldiaren erdia baino gehiago euskaraz izanez gero, 100 euro gehiago)
 - Gainontzeko parte hartzaileak: banakakoak eta bikoteak 100 euro, taldeak 200 euro. (emanaldiaren erdia baino gehiago euskaraz izanez gero, 50 € gehiago.)
 
 
Informazio gehiago behar edo Topaketa honi buruzko xehetasunak ezagutzeko deitu edo idatzi:
- 650 49 51 66
 - kultura@eskoriatza.eus
 
