Gazteen emantzipaziorako dirulaguntzak

2024 / 02 / 23

Eusko Jaurlaritzak EMANTZIPA izeneko dirulaguntza lerroa atera du, 25 eta 29 urte bitarteko gazteak emantzipatzeko helburu duen hilean 300 euroko laguntza, bi urtez jaso ahal izango dena. Baldintzak betetzen dituztenek otsailaren 20tik aurrera eskaera egiteko aukera zabalik dute.

Hauek dira BALDINTZA OROKORRAK:

  • 25 – 29 urte izatea (biak barne)
  • EAEn erroldatuta egotea (duela urtebetetik edo azken 10 urteetan 3 urtez jarraian)
  • Etxebizitza errentan hartzen bada
    • Errenta-kontratua izatea (errenta bakarrik edo beste batzuekin batera izan daiteke)
    • Ezin da familia loturarik izan etxebizitza alokatzen duen pertsonarekin (bigarren mailara arte)
  • Etxebizitza eroste-prozesuan hartzen bada
    • Erosketaren salerosketa-kontratua izatea (banaka edo jabekide gisa)
    • Etxebizitza senide bati erosi dakioke, inolako mugarik gabe
  • Errentan nahiz erosketan bete beharreko baldintzak
    • Etxebizitza horretan erroldatuta egotea
    • Errentaren hileko ordainketaren egiaztagarria izatea
    • Etxebizitzarik jabetzan ez izatea

Hauek dira BALDINTZA EKONOMIKOAK:

  • Zerga-aitorpena banaka egindakoan: 3.000 eurotik gorako eta 28.000 eurotik beherako urteko diru-sarrerak izan beharko dira.
  • Zerga-aitorpena batera egindakoan: 3.000 eurotik gorako eta 34.000 eurotik beherako urteko diru-sarrerak izan beharko dira.
  • Eskatzaileak ezin du 75.000 eurotik gorako ondasun, eskubide edo aktibo finantzariorik eduki.

Dirulaguntza hau bateragarria da Gaztelagun eta bestelako laguntza batzuekin.

Laguntza honi buruzko xehetasun guztiak HEMEN kontsultatu daitezke, eta eskaera tramitazioa ere bertan egin daiteke.

GAZTELAGUN laguntza

Etxebizitza alokatzeko Jaurlaritzaren beste programa bat ere badago, GAZTELAGUN izenekoa,  zeina 18 eta 35 urte bitarteko gazteei alokairuaren ordainketan laguntzeko den. Gaztelagunekin errenta-prezioaren %60ra arteko dirulaguntza lortu daiteke.

Eskatu ahal izateko bete beharreko baldintzak honakoak dira:

  • 18 eta 35 urte bitartean izatea
  • EAEn 6 hilabetez etenaldirik gabe egoitza izatea
  • Etxebizitzarik jabetzan ez izatea
  • Errenta-kontratua izatea
  • Errenta-etxebizitzan erroldatuta egotea
  • Alokatzen duen pertsonarekin familia loturarik ez izatea
  • Ordainketa egiaztagiria izatea

Laguntza honi buruzko xehetasun guztiak HEMEN kontsultatu daitezke, eta eskaera tramitazioa ere bertan egin daiteke.

Bi laguntzak bateragarriak dira.