Zabalik da udaero programan izen ematea

2024 / 06 / 05

Gaztelekuak, 12-16 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta antolatzen duen programa da UDAERO.
Programa 2 zatitan banatzen da: lehen hamabostaldian hainbat eguneko irteerak eta ekintza desberdinak eskaintzen dira eta hirugarren astean 3 egunetako irteera, Gaztekonkis bezala ezagutzen dena.

UDAEROn, gaztetxoek nahi duten ekintza guztietan eman dezakete izena, banaka batean, bitan edo denetan. Izen ematea ekainaren 23ra arte egongo da zabalik,  Eskoriatzako gaztelekuan edo 688 84 36 21 telefonoan.

Hona hemen aurtengo irteerak:

  • Uztailak 3: Surf-a Deban. Ordutegia: 11:00-19:00
    Prezioa: 20€
  • Uztailak 5: Gastañuixera irteera, oinez edo bizikletaz.
    Ordutegia: 16:00-19:00
    Prezioa: doakoa
  • Uztailak 8: Mutrikuko igerileku natularaletara irteera.
    Ordutegia: 11:00-19:00
    Prezioa: 10€
  • Uztailak 10: Filma izarren azpian, Santa Luzian.
    Ordutegia: 20:00-00:00
    Prezioa: doakoa
  • Uztailak 12: Parrillada afaria gaztelekuan 19:00-22:30
    Prezioa: 3€

Eguneko ekintzen artean, batzuk ordaintzekoak dira eta beste batzuk doakoak dira, baina lehenengo bi astetako ekintza guztietan izena emanez gero, deskontu bat aplikatuko da eta prezioa 30€koa izango da.

Uztailak 3ko eta uztailak 8ko ekintzak Aretxabaletako eta Arrasateko gaztelekuekin batera egingo dira.

GAZTEKONKIS

Uztailak 16,17 eta 18rako 3 egunetako irteera antolatu da GaraiOnera. Urtero arrakasta handia izaten duen irteera da Gaztekonkisa, telebistako lehiaketa programaren antzera funtzionatzen du eta gaztetxoek beti eskatzen dute errepikatzea.

Gaztekonkisean partehartzaileak taldetan banatzen dira eta hiru egunetan zehar beste taldeekin batera froga desberdinetan lehiatzen dira.

Irteera hau, urtero bezala Aretxabaletako eta Arrasateko gaztelekuarekin batera egingo da.  Irteera honen kostua: 35€koa da.