Uztaileko UDAEROn izena emateko epea luzatu da (12-16 urte)

2024 / 06 / 19

UDAERO programan parte hartzeko epea ekainaren 23ra arte luzatzea erabaki  da. Udaero 12-16 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta dago eta bi zatitan banatzen da: lehen hamabostaldian egun osoko irteerak eta ekintza desberdinak eskaintzen dira, eta hirugarren astean 3 eguneko irteera, Gaztekonkis.

UDAEROn, gaztetxoek nahi duten ekintzetan eman dezakete izena; izan liteke ekintza bakar batean, bitan edo denetan. Izen ematea ekainaren 23ra arte egongo da zabalik,  Eskoriatzako gaztelekuan edo 688 84 36 21 telefonoan.

Hona hemen aurtengo irteerak:

  • Uztailak 3: Surf-a Deban. Ordutegia: 11:00-19:00
    Prezioa: 20€
  • Uztailak 5: Gastañuixera irteera, oinez edo bizikletaz.
    Ordutegia: 16:00-19:00
    Prezioa: doakoa
  • Uztailak 8: Mutrikuko igerileku natularaletara irteera.
    Ordutegia: 11:00-19:00
    Prezioa: 10€
  • Uztailak 10: Filma izarren azpian, Santa Luzian.
    Ordutegia: 20:00-00:00
    Prezioa: doakoa
  • Uztailak 12: Parrillada afaria gaztelekuan 19:00-22:30
    Prezioa: 3€

Eguneko ekintzen artean, batzuk ordaintzekoak dira eta beste batzuk doakoak, baina lehenengo bi asteetako ekintza guztietan izena emanez gero, deskontua aplikatuko da eta prezioa, guztira, 30 eurokoa izango da.

Uztailaren 3ko eta uztailaren 8ko ekintzak Aretxabaletako eta Arrasateko gaztelekuekin batera egingo dira.

GAZTEKONKIS

Uztailaren 16, 17 eta 18rako 3 egunetako irteera antolatu da GaraiOnera. Urtero arrakasta handia izaten duen irteera da Gaztekonkisa, telebistako lehiaketa programaren antzera funtzionatzen du eta gaztetxoek beti eskatzen dute errepikatzea.

Gaztekonkisean partehartzaileak taldetan banatzen dira eta hiru egunetan zehar beste taldeekin batera froga desberdinetan lehiatzen dira.

Irteera hau, urtero bezala Aretxabaletako eta Arrasateko gaztelekuetako erabiltzaileekin batera egingo da.  Irteera honen kostua: 35 eurokoa da.