AMAIUR dokumentala, ostiralean Zaldibar antzokian
2024 / 11 / 06Ostiral honetan, azaroak 8, arratsaldeko 18:30ean AMAIUR dokumentala ikusi ahal izango dugu Zaldibar antzokian. Sarrera doan izango da aforoa bete arte.
Gure herriak lotura bikoitza du dokumental honekin, alde batetik zati bat Eskoriatzan grabatu delako Bolibar elizateko Zubiste baserrian Ines eta Aritz amama-bilobekin; eta bestetik zuzendaria bera ere eskoriatzar jatorrikoa delako, Sergio Azkarate hain zuzen ere.
Sinopsia: Ines eta Aritz, amona eta biloba, Eskoriatzako Zubiste baserrian bizi dira. Berta eta Maialen eskalada zale amorratuak dira. Mikelek, aldiz, mendian egiten den edozein kirol praktikatzen du. Eta Yoli eta Joseba alpinistak direlarik ere, orain Gorbeiako aterpea daramate, atseden hartu nahi duen edonori aterpe emanez, abeltzainak, artzainak edo mendizaleak izan. Denek batera, mendiarekin eta naturarekin erlazionatzeko modu ezberdinak erakusten dizkigute, mendia gertu sentitzen duenaren egunerokotasunetik beti ere.
- Zuzendaritza: Sergio Azkarate
- Gidoia: Sergio Azkarate, Nefer Olaizola
- Ekoizpena: Irati Lekue
- Argazkigintza: Itziar Hormilla
- Edizioa: Sergio Azkarate, Nefer Olaizola, Maite Zango
- Animazioa: Nefer Olaizola
- Iraupena: 95 m
- Hizkuntza: Euskera, gaztelaniazko azpitituloekin
SERGIO AZKARATE
1994an jaio zen, Gasteizen, eta Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen EHUn. Komunikazioarekin lotutako hainbat lekutan urte batzuk lanean eman ondoren, 2021ean Erroak estreinatu zuen, Arabako herri txikien egoerari eta landa-despopulazioari buruzko bere lehen film laburra. AMAIUR bere lehen film luzea da.