Mozorroak prestatzeko lokala

2025 / 01 / 24

Ohikoa denez, Inauteriei begira, Udalak lokal bat jarri du koadrilen esku mozorroak eta karrozak prestatzeko eta  eskaerak egiteko epea zabalik dago.

Lokala erabiltzeko arauak 

  • Talde edo kuadrilla bakoitzak ordezkari bat izendatuko du, eta ordezkari horrek beregain hartuko du taldearen ekintzen erantzukizuna.
  • Lokalaren giltza ordezkari horrek jasoko du udalarekin hitzarmen  bat sinatu ondoren.
  • Ezin dira giltzen kopiak egin
  • Kuadrilla bakoitzak bere materiala eta tresnak eraman beharko ditu.
  • Lokala erabili nahi duten adingabeez osatutako kuadrillek adineko pertsona bat izan beharko dute ordezkari. Pertsona horrek sinatuko du udalarekin hitzarmena eta kuadrilla lokalean dagoenean, bertan egon beharko du.
  • Lanaldia amaitzean, lokalak garbi eta txukun egon beharko du.
  • Lokala ezingo da erabili 21:00etatik aurrera.
  • Martxoaren 16rako dena garbi eta bilduta egongo da. Ondoren, giltza udaletxera eramango da.
  • Udalak ez du bere gain hartuko lokalean gerta daitezkeen ezbeharren edo istripuen erantzukizuna.

Eskaerak