Buruarin tailerra antolatu du udalak
2025 / 02 / 04Eskoriatzako Udalak, otsailaren 15ean, familiei zuzendutako tailer bat eskainiko du. Tailer honetan, haur bakoitzak bere buruarina egingo du.
Buruarinen gaia munstroak izango da. Gorka Olazabal dinamizatzaileak eskainitako materialekin sorkuntza librean jardungo dute haurrek, beti ere guraso edo helduaren laguntzarekin. Horregatik ezinbestekoa izango da haurrak heldu batez lagunduta joatea.
Prezioa: 5 € haur bakoitzeko (ordainketa tailerrean egingo da)
Izen-ematea
- Online: HEMEN
- Udaletxeko H@ZI zerbitzuan.
OHARRAK
- Izena emateko azken eguna otsailaren 13an izango da.
- Izen emateek plaza kopurua gainditzen badute, zozketa egingo da partaideak hautatzeko.
- Emailez jakinaraziko dira zozketaren emaitzak. F
FAMILIA TAILERRA
EGUNA: otsailak 15
ORDUA: 16:30-18:30
ADINA: 4-11 urte guraso batez lagunduta
LEKUA: Kultur etxea
PREZIOA: 5€ haur bakoitzak