Inauterietako bazkarirako txartelak

2025 / 02 / 07

Martxoaren 1an izango da aurten inauteri larunbata, eta herri bazkarirako txartelak datorren astean jarriko dira salgai, otsailaren 12an . Aurtengo katerina Sarayolak eskainiko du eta hauek dira menuak

18 urtetik gora: 25 €

  • Urdaiazpikoa
  • Entsaladilla errusiarra
  • Onddo-saltsaz betetako penkak
  • Haragiz betetako piperrak
  • Saihets errea patatekin
  • Sorbetea edo goxua
  • Ardoa, sagardoa, kafea eta kopa

17 urte arte: 15 €

  • Makarroiak
  • Oilaskoa saltsan
  • Danonino
  • Ura eta freskagarriak

Txartelak salgai otsailaren 23 arte

Lekua erreserbatu eta menu bereziak otsailaren 26 arte

  • Menu edo behar bereziak izanez gero, abisatu egin behar da (begano, zeliakoa, haurren karrotxoak…)
  • Lekua erreserbatzeko eta menu bereziak eskatzeko HEMEN 

Bazkalostekoa

Bazkalostea Ad Libitum txarangak girotuko du, eta, gainera, kiroldegian bertan pilates gela egoktuko da koltxonetekin eta margoekin 6 urte arteko ume txikiekin egon ahal izateko. Kanpoan, partxis plazan,  zezen mekanikoa, koltxonetak eta Santa Fe trena egongo dira 15:30 – 19:30 bitartean (euria egingo balu pilotalekuan jarriko dira).