Gazteen ongizate emozionalari buruzko diagnostikoa: emaitzen aurkezpen bilerak
2025 / 02 / 10Eskoriatza eta Aretxabaletako Udalek 2024ko ekainean abiatu zuten gazteen ongizate emozionalaren gaineko diagnostikoa. Diagnostiko horrek sare-lanean eta modu parte-hartzailean adikzioen fenomenoez gain, nerabeen aisialdia, harremanak, norberan buruarekiko duten autopertzepzioa, elikadura ohiturak eta orohar, ongizate emozionala definitzen duten hainbat aldagai aztertu ditu.
Diagnostikoa osatzeko galdetegiak eta herritarren foroak antolatu dira. Orotara ikasle eta herritarren artean, 900tik gora galdetegi jaso dira, eta foroetan 100etik gora izan dira parte-hartu duten gazteak eta zein helduak.
Aretxabaleta eta Eskoriatzako udalak pozik daude izandako parte-hartze zabalarekin. Bestalde, udalarekin batera, prozesu honen sustatzaileen artean, hainbat eragile egon dira lanean, besteak beste: Arizmendi ikastola, Kurtzebarri LH, Kurtzebarri DBH, Luis Ezeiza eskola, Lanbide heziketa institutua, Osasun zentroa, gaztelekua, zerbitzu psikosoziala edota guraso elkarteak.
Orain, emaitzak herritarrekin partekatzeko garaia iritsi da, eta horretarako herritarrei zuzendutako 2 aurkezpen antolatu dira, bata Aretxabaletan eta bestea Eskoriatzan.
Aretxabaletan aurkezpena:
- Eguna: otsailaren 12a, asteazkena
- Lekua: Arkupe kultur Etxea
- Ordua: 18:30
- Izen ematea: https://labur.eus/LKszA
Eskoriatzan aurkezpena:
- Eguna: otsailaren 13a, osteguna
- Lekua: Eskoriatzako kultur Etxea
- Ordua: 18:30
- Izen ematea: https://labur.eus/LKszA
Diagnostikoaren ondoren zer?
Diagnostikoak emandakoak aztertu eta hautemandako beharrei erantzuteko, plana eta esku-hartzea diseinatzeko fasean sartuko da proiektua. Hau guztia Prebentzio Mahaian parte-hartzen duten gainontzeko eragileekin batera egin asmo du udalak datozen hilabeteetan.