Atxorrotxeko egunean taberna jartzeko deialdia
2025 / 02 / 21Aurten Atxorrotxeko eguna maiatzaren 4an izango da eta iaz bezala, bertan jartzen den taberna kudeatzeko deia egiten du Udalak.
Tabernaren ustiapena
Tabernaren ustiapena Eskoriatzako kultura edo kirol erakunde, herri-elkarte eta irabazi asmorik gabeko ongintza-elkarteek egin ahal izango dute eta lehentasuna izango dute kultura, kirola, hezkuntza, irakaskuntza edo ongintza helburuak dituzten herriko elkarteek.
Tabernaren ustiapena egiteko interesa dutenek eskaera telematikoa aurkeztu beharko dute Eskoriatzako Udalean:
- Eskaera telematikoa (Ziurtagiri Digitala behar da B@KQ, Izenpe, NAN elektronikoa…)
- Eskaerak martxoaren 31a baino lehen aurkeztu beharko dira.
- Eskaera orrian tabernarekin lor daitezkeen diru-sarrerei eman nahi zaien erabilera adierazi beharko da. Egoki iritzitako ideia edo iradokizun guztiak ere jarri ahal izango dira.
Adjudikazioaren zenbatekoa
Taberna ustiatzen duen elkarteak gutxieneko irabaziak izango dituela bermatzeko, eta horiek helburu sozial edota kulturaletarako erabiliko direla kontuan hartuta, tabernarako salgaiak erosteko 700 euro gehi BEZ ekarpena egingo du Udalak.
Erabakia
Adjudikazioa zozketa bidez erabakiko da, aurkezten diren guztien artean.