Udaberriko oporretan haurrentzako ekintza bereziak
2025 / 03 / 12Eskoriatzako Udaleko Tortolis ludotekak haurrei zuzendutako eskaintza berezia antolatu du apirilaren 14an, 15ean eta 16an, egun horietan oporrez gozatzeko.
Hiru orduko saioak izango dira herrian zehar jolas egiteko.
Hona hemen informazio gehiago:
- Egunak: apirilak 14, 15, 16
- Nori zuzenduta: 3-12 urte bitarteko haurrentzat (HH3etik-LH6ra)
- Ekintzak: altxorraren bila, sukaldaritza, erronka jolasak…
- Ordutegia: 10:00-13:00 plazan
- Izena emateko datak: martxoaren 10etik-21era
- Prezioa: 30€
- Izena emateko lekuak:
- ONLINE
- Tortolis ludotekan astelehenetik ostiralera: 16:45-19:15
Begiraleak behar dira
Ekintza hauek antolatu eta dinamizatzen lan egin nahi duten herriko gazteek Tortolis ludotekara emailez, tortolisludotekaeskoriatza@gmail.com , kurrikuluma bidali dezakete. Martxoaren 21a bitarte jasoko dira hautagaitzak. Kontratatuko den begirale kopurua ekintzetan izena ematen duten haurren baitakoa izango da.