Xake ikastaroa maiatzean
2025 / 04 / 30Eskoriatzako liburutegiak xake ikastaroa eskainiko du maiatzean
Xake jokoan zaletasuna pizteko asmoz, Eskoriatzako udal liburutegiak maiatzeko 4 larunbatetan hastapen ikastaroa antolatu du.
Ander Otero Aranburu xake zalea izango da ikastaroa eskainiko duen herritarra. Ikastaro honen helburua izango da xakean jolasteko arauak eta jokaldiak ezagutzen hastea. Tailerra amaituta, xakean bere kabuz ibiltzen hasteko moduan izango da ikaslea.
6 urtetik gorako herritar guztiei zuzendutako ikastaroa da, izan ere, xakeak aukera ematen baitu adin tarte zabala duten jokalariak batera aritzeko.
Ikastaroaren xehetasunak:
- EGUNAK: maiatzak 10, 17, 24, 31
- ORDUA: 11:30-13:00
- ADINA: 6 urtetik gorakoentzat
- LEKUA: Bibliotekan
- KOSTUA: 5€
- IZEN EMATEA HEMEN
- IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: maiatzak 7