Harreman osasuntsuak lagun artean

2025 / 05 / 12

Eskoriatzako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera TREBAgurasoak programako hitzaldi bat eskainiko du haurren eta nerabeen gurasoei zuzendutakoa.

Haur eta nerabeen heziketa-prozesuan, guraso guztiek behar dute momenturen batean laguntza, guraso bezala dituzten funtzioak era egokian garatzeko. Laguntza edo sostengu horrek, ordea, ez du izan behar konpontzailea edo terapeutikoa bakarrik; aitzitik, helburu prebentiboa izan behar du, eta familiako kide guztien garapena sustatu.

Gurasoei laguntza hori emateko asmoz, TREBAgurasoak programak gurasotasun positiboan oinarritutako eskaintza pedagogiko bat eskaintzen du.

2025ean zehar 113 hitzaldi eta tailer antolatuko dira Gipuzkoako 67 udalerritan. Gurasotasuna, garapen sozioemozionala, gizarte-testuingurua eta ingurune fisikoarekin zerikusia duten gaiak lantzen dira ikastaro hauetan.

Nerea Mendizabalek eskainiko duen hitzaldiak haurren eta nerabeen lagun arteko harreman osasuntsuen gaia jorratuko du.

  • Data: maiatzak 14
  • Ordua: 18:30
  • Lekua: Udaletxean
  • Trebatzailea: Nerea Mendizabal
  • Hizkuntza: euskaraz, aldi bereko itzulpena gaztelerara.

IZEN EMATEA HEMEN

Helburuak

  • Seme-alaben lagun arteko gaiaren inguruan laguntzeko intentziotik jartzen duguna lagungarria edo oztopagarria den jabetzea
  • Noiz eta nola esku-hartu argitzea
  • Seme-alaben gatazketan bidelagun izateko baliabideak eskuratzea

Landuko diren edukiak eta gaitasunak

  • Seme-alabek lagunen artean dituzten zailtasunetan gurasooi zein leku dagokigun hausnartuko dugu, izan ditzaketen gatazketan laguntzaile osasungarri bilakatzeko.
  • Beraien liskarretan noiz eta nola esku hartu proposatzeaz gain, ideiak proposatuko dira helduon jarrera lagungarri eta oztopagarriak identifikatu, eta mingarriak diren jarrerak egin edo jaso ditzaketenerako.

 Metodologia

  • Hitzaldia. Eguneroko bizitzako adibideetan oinarritutako teoria aurkeztu ondoren, hausnarketarako eta galderak egiteko aukera zabalduko da.

 Hizlariari buruz

  • Komunikazio ez bortitzeko trebatzailea, psikopedagogoa, Gizarte Hezkuntzan diplomaduna, haur-masajeko hezitzailea.
  • ZUTANI jolasa eta “Elkarrekin hazi” eta “Jirafa Hizkuntza” liburuen sortzaile eta egilea da: KEBeko bizipen-prozesuan oinarritutako materiala da, eta bere xedea da lotura emozionala lantzea, gatazken ebazpena erraztuz.