Kanpoko igerilekua ez da zabalduko

2025 / 06 / 11

Arazo teknikoak tarteko, Manuel Muñoz kiroldegiaren kanpoaldeko igerilekua ez da aurtengo udan zabalduko. Kiroldegiko barruko igerilekua ohiko ordutegian zabalduko da eta erabiltzaileek kanpoko belardia erabili ahal izango dute eguzkia hartu, jolas egin eta abarrerako, baina igerileku txikia ez da erabilgarri egongo.

Udalekuetan

Txikitxoenek kanpoko igerilekua ezingo dutenez erabili, uztaileko udalekuetan Santa Marina plazan ur-eremua prestatuko da eta udalekuetako talde guztiek bertan egin ahal izango dituzte ur-jarduerak.

Bero-zaparik eginez gero

Horrez gain, uztailean bero-handiak eginez gero Santa Marinako ur-eremua erabilgarri jartzeko aukera aztertzen ari da udala eta ahaleginak egingo ditu bero egunetan eremua erabilgarri jartzeko.

Arrazoiak ulertuko direlakoan, barkatu eragozpenak.