Haurren kuadrilla arteko jolasak sanpedroetan

2025 / 06 / 20

Ekainaren 27an, arratsaldeko 17:00etan, haurren kuadrilla arteko jolasak antolatu dira San Pedro jaiei hasiera emateko Zaldibar antzoki kanpoan.

9 eta 12 urte bitarteko haurrek hartu ahalko dute parte, LH4, LH5 eta LH6  ikasturteetako ikasleak.

Hona hemen izena emateko bete beharreko baldintzak:

  • Gutxienez 4 pertsonaz eta, gehienez, 6 pertsonaz osatutako taldea izan behar du.
  • Taldeari izen bat jarri beharko zaio.
  • Parte hartzaileak kolore bereko kamisetarekin etorri beharko dira.
  • Izen emateko
    • Azken eguna: ekainaren 23a
    • Izena emateko lotura