2025/26 ikasturterako kirol jardueren eskaintza
2025 / 08 / 25Hona hemen 25/26 kirol jardueren eskaintza, ordutegiak eta prezioak (PDF)
SAIOEN HASIERA ETA IZEN EMATEAK
- Lehorreko eta aquagymeko ikastaroak irailaren 15an hasiko dira eta izen ematea abuztuaren 25tik irailaren 10era izango da. (Eskaera kopurua plaza kopurua baino handiagoa den ikastaroetan plazen esleipena zozketa bidez egingo da).
- Igeriketa ikastaroak urriaren 1ean hasiko dira eta izen ematea irailaren 15tik 25era izango da. (Eskaera kopurua plaza kopurua baino handiagoa den ikastaroetan plazen esleipena zozketa bidez egingo da).
Izena emateko:
- Telefonoa: 943 71 53 28
- Emaila: kiroldegia@eskoriatza.eus (eskaera orria hemen jaitsi eta emailez bidali edo kiroldegian bertan entregatu)
ATE IREKIAK
Irailaren 8an, 9an eta 10ean ate irekien jardunaldiak egingo dira, eta bertan jarduerak probatzeko aukera eskainiko da. Ate irekietan parte hartzeko izena eman behar da, nahiz eta izen ematea doakoa izan.
Irailak 8, astelehena
- 10:30-11:30 Erorketa prebentzioa
- 17:30-18:30 Hipopilatesa
- 18:30-19:30 Pilatesa
Irailak 9, asteartea
- 10:15-11:15 Pilatesa
- 17:30-18:30 Zunba
- 18:30-19:30 Batxata Fitness
- 18:30-19:30 Indor txirrindularitza
Irailak 10, asteazkena
- 08:30-09:30 Aquagyma
- 09:30-10:30 Aquagyma
- 18:00-19:00 Body-tono
INFORMAZIO OROKORRA
- Plaza gordetzeko, beharrezkoa da izen emate orria behar bezala beteta eta sinatuta aurkeztea. Emailez ere bidali daiteke (izen emate epea zabaldu baino lehen jasotako emailak ez dira kontuan izango).
- Erabiltzaileak bere gain hartzen du jardueren ondorioz jasan ditzakeen lesioen arriskua.
- Bi ikastaro edo gehiago eginez gero (gutxienez batek bi egunekoa izan behar du), jarduera merkeena erdi prezioan (%50) kobratuko da.