Gaur martxan jarriko da San Marina plazako ur eremua
2025 / 08 / 25
Gaur,  astelehena,  abuztuak  25,   beroa  eta  udako  ohiko  eguraldia  izango  dugunez  arratsaldeko  16:30etatik  19:00etara  Santa  Marina  plazan  ur-gune  freskagarria  jarriko  da  martxan, bi  elementuz  osatutako  sistemarekin: goitik  behera  ur-lanbroa  botatzen  duen  tutua  eta  lurrean  jartzen  diren  ureztagailuak.
Leku freskagarriaz eroso gozatzeko aukera izango da Santa Marinan, baina espazioa ez da bakarrik haurrentzako izango; adin guztietakoek erabiltzeko gunea da eta horretara gonbidatu nahi ditugu herritarrak, urarekin freskatu, itzalaz gozatu eta gustora egoteko.
Guneaz disfrutatzeko urarekin jolasean jarduteko joastailuak, eguzkitan egoteko toailak, hondartzako aulkiak… eramatea posible izango da, eta bukaeran dena ondo jaso eta ingurua txukun uztea eskatzen zaie erabiltzaileei.
Gogoratu beharrekoa da, instalazioak ez daukala zaintza zerbitzurik beraz, haurren zaintza gurasoen ardura izango da.
