2025eko iraileko ohiko plenoa
2025 / 09 / 19Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:
- Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
- Alkatearen adierazpenak.
- Lankidetza hitzarmena sinatzea Aretxabaletako Udalarekin etxez etxeko laguntza zerbitzua oraingo honetan elkarrekin kontratatzeko.
- Espedientea hastea bake epaile titular berria eta ordezkoa proposatzeko.
- Taxi zerbitzuaren tarifa urbanorako proposamena 2026. urterako.
- 2025eko bigarren hiruhilekoaren finantza eta ekonomia arloko informazioa (Gipuzkoako lurralde historikoko toki erakundeen aurrekontuei buruzko 21/2003 Foru Arauaren 64. artikulua).
- Udal honen betebeharrak ordaintzeko aurreikusitako epeak betetzeari buruzko hiruhileko txostena (merkataritza eragiketetan berandutzaren aurka borroka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldarazten duen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen 4. artikulua).
- Etxez etxeko laguntza zerbitzua 2026ko ekitaldian finantzatzeko konpromiso-kreditua onartzea.
- Kredituak aldatzeko 14/2025 espedientea: kreditu gehigarriak.
- Galde-eskeak.